Euskaditik Mundura:
hurbilketa kritikoa
Euskadiko 2030 Agendara
“Euskaditik Mundura: hurbilketa kritikoa Euskadiko 2030 Agendara” proiektua Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak zuzendutako ekimen bat da. Euskadiko 2030 Agendari buruzko hausnarketa kritikoa sustatu nahi du, eta aurrera egiteko proposamen zehatzak sortu, globaltasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik.
Proiektu hau hiru prozesuren inguruan egituratzen da:
01
Hausnarketa kolektibo eta kritikorako guneak sortzea, Euskadiko 2030 Agendari ekarpenak eta gomendioak egiteko, begirada global batekin eta giza eskubideen ikuspegitik. Kontua da, gure tokiko testuingurutik, prospekzio-ariketa bat eta hausnarketa kritiko bat egitea zenbait gairi buruz: besteak beste, zer ekarpen egin nahi diogun 2030 Agendari, zer irudi ditugun eraiki nahi ditugun gizarteari eta etorkizunari buruz, eta nola erlazionatzen diren munduko arazoekin.


02
Hezkuntza formaleko irakasleekin lan-ibilbide bat garatzea, Lehen Hezkuntzako aldiaren curriculumeko edukiak GJHekin eta herritartasun globalaren ikuspegia barne hartzen duten proposamen didaktikoekin lotzeko.
03
Euskadiko 2030 Agendan begirada globala eta giza eskubideen ikuspegia txertatzeko beharraren gainean sentsibilizatzeko, eragiteko eta mobilizatzeko proposamenak egitea.

Berriak
Argitalpen berria: “Hurbilketa kritikoak 2030 Agendara begirada global-lokal batetik”
2030 Agenda eta haren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) anbizio handiko esparru global bat dira, etorkizun justuagoa eta ekitatiboagoa eraikitzeko. Hala ere, haien eragina benetan eraldatzailea…
Etorkizuneko aukerak Euskal 2030 Agendarako: aliantzak araikitzen eta Hegoalde Globalari begira
“Euskaditik Mundura” proiektuaren II. Jardunaldiak 50 parte-hartzaile baino gehiako bildu zituen eta 2030eko Euskal Agenda bidezkoago eta eraldatzaileago betrako gako berriak eman zituen. Maiatzaren…
EUSKADITIK MUNDURA II. JARDUNALDIA
Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda mugarri bat da nazioarteko lankidetzaren duela gutxiko historian, baita garapen-eredu nagusia birpentsatzeko premiazko gonbidapen bat ere. Ibilbide-orri bat da, beraz, baina…
Etorkizun Jasangarria Lehiaketa | Alboanek eta Deustuko Unibertsitateak 2030 Agendari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituzte
Argazkilaritza, poesia, kontakizun laburra eta marrazkia, mundu hobea irudikatzeko. Parte hartu 2025eko martxoaren 31ra arte! 16 eta 25 urte bitartean badituzu eta Euskadin bizi…
Ongi etorri Euskaditik Munduragunera!
Gaur jartzen dugu martxan, estreinakoz, 2030 Agendaren inguruan hausnartzeko gune hau, funtsezko galdera batzuei erantzun nahian: Nolakoa izango da etorkizuneko Euskadi? Lortuko al ditugu Garapen…