EUSKADITIK MUNDURA II. JARDUNALDIA

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda mugarri bat da nazioarteko lankidetzaren duela gutxiko historian, baita garapen-eredu nagusia birpentsatzeko premiazko gonbidapen bat ere. Ibilbide-orri bat da, beraz, baina ez du zer egin behar dugun soilik esaten: ordezko ereduak nola, norekin eta nondik eraikiko diren ere galdetzen du. 

Gai horiei heltzeko, Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak “Etorkizuneko aukerak Euskal 2030 Agenda baterako” jardunaldira gonbidatu nahi zaituztete. Maiatzaren 27an egingo dugu, IIBI Liburutegiko Atarian, 2030 Agendaren oraina eta etorkizuna harturik gure ikusmiran.

Ekitaldi honek bi helburu ditu: batetik, aurkeztu nahi da zer ondorio atera dituzten lau lantalde tematikok (justizia soziala eta giza eskubideak, justizia sozioanbientala, hezkuntza eraldatzailea eta genero-desberdinkeriak) 2024/25 ikasturtean metodologia prospektiboa erabiliz eta parte hartuz egindako talde-hausnarketako prozesu batean; bestetik, emaitza horiek aberastu nahi dira, lantaldeen arteko eta nazioarteko elkarrizketa horizontaletik abiatuta. Horretarako, Alboanen Brasileko, Kongoko, Honduraseko eta Venezuelako erakunde aliatuetako lau ordezkari izango dira jardunaldian.

Unibertsitatearen eta Alboan Fundazioaren arteko proiektu baten esparruan kokatzen da: “Euskaditik Mundura: euskal 2030 Agendaren hurbilketa kritikoa begirada global batetik eta giza eskubideen ikuspegitik”. eLankidetzak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu bat da. 

Data: 2025/05/27

Ordutegia: 9:00-14:30

Kokapena: Ataria. IIBI Liburutegia, Deustuko unibertsitatea. Ramón Rubial kalea, 1, 48009 Bilbo

Izena emateko formularioa ESTEKA HONETAN

Programa

Scroll to Top