Euskaditik Mundura:
hurbilketa kritikoa
Euskadiko 2030 Agendara
“Euskaditik Mundura: hurbilketa kritikoa Euskadiko 2030 Agendara” proiektua Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak zuzendutako ekimen bat da. Euskadiko 2030 Agendari buruzko hausnarketa kritikoa sustatu nahi du, eta aurrera egiteko proposamen zehatzak sortu, globaltasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik.
Proiektu hau hiru prozesuren inguruan egituratzen da:
01
Hausnarketa kolektibo eta kritikorako guneak sortzea, Euskadiko 2030 Agendari ekarpenak eta gomendioak egiteko, begirada global batekin eta giza eskubideen ikuspegitik. Kontua da, gure tokiko testuingurutik, prospekzio-ariketa bat eta hausnarketa kritiko bat egitea zenbait gairi buruz: besteak beste, zer ekarpen egin nahi diogun 2030 Agendari, zer irudi ditugun eraiki nahi ditugun gizarteari eta etorkizunari buruz, eta nola erlazionatzen diren munduko arazoekin.


02
Hezkuntza formaleko irakasleekin lan-ibilbide bat garatzea, Lehen Hezkuntzako aldiaren curriculumeko edukiak GJHekin eta herritartasun globalaren ikuspegia barne hartzen duten proposamen didaktikoekin lotzeko.
03
Euskadiko 2030 Agendan begirada globala eta giza eskubideen ikuspegia txertatzeko beharraren gainean sentsibilizatzeko, eragiteko eta mobilizatzeko proposamenak egitea.

Berriak
Euskaditik etorkizuna pentsatzen: Euskaditik Mundura proiektuaren ikaskuntzak eta proposamenak (1. fasea)
Azken bi urteotan, Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak bultzatutako Euskaditik Mundura proiektuak hainbat arlotako dozenaka pertsona bildu ditu —akademia, administrazio publikoak, elkarte-sarea, enpresak, ikastetxeak…
Gizarte- eta ingurumen-justizia: elkarrekin eraldaketa ekosozialerantz joatea
Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak bultzatutako Euskaditik Mundura proiektuak hausnarketarako guneak sortzen jarraitzen du, mundu-mailako erronka handiek gure lurraldean nola eragiten duten ulertzeko. Oraingo…
Hezkuntza: Euskaditik etorkizun inklusiboak eraikitzea
Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak bultzatutako Euskaditik Mundura proiektuak gure etorkizuna eta euskal testuinguruan izango duen eragina markatuko duten erronka global handiak aztertzen jarraitzen…
Genero-berdintasuna: “Zaintzaren” gizarte baterantz
Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak sustatutako Euskaditik Mundura proiektuak Euskadiren etorkizuna markatuko duten erronkei aurrea hartzeko hausnarketa-guneak sortzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Genero Berdintasunari…
Gizarte-justizia eta giza eskubideak: Euskaditik 2040ra begiratzea
Polarizazioak, azelerazio teknologikoak eta krisi klimatikoaren ondorioek markatutako testuinguru global batean, Deustuko Unibertsitateak eta Alboan Fundazioak bultzatutako Euskaditik Mundura proiektuak hausnarketa kolektiboa sortu nahi…
Deustuko Unibertsitateak eta Alboan gobernuz kanpoko erakundeak Euskadik Garapen Jasangarrirako Helburuei egindako ekarpenaren ondorioak aurkeztu dituzte, Euskaditik Mundura proiektuaren barruan
Juliana Yael Milovichek, Ekonomian doktore eta Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileak, bere unibertsitatean arlo horretan egin duten lana azalduko du Eguna: 2025eko abenduaren 3a, asteazkena.Ordua: 10:00-12:00Tokia:…
